ZINEUSKARA

Gizartean

Programa honek, helburu nagusi gisa identitatea lantzea du, horrela ikasleek norbere burua integritatez, duintasunez, orekaz eta koherentziaz ezagutuz, beraien nortasuna garatu dezaketelarik. Erabakiak hartzea, autonomia eta independentzia sustatuz.

Umeak, ikusentzunezko mezuen ulermen eta interpretaziorako prestatzen hasten gara (alfabetatze mediatikoa).

Honetaz gain, Euskararen erabilera, hezkuntzan eta bizitza sozialean sustatzen ditugu, horrela etorkizunerako euskarazko ikusleak eskuratuz.

Nori zuzendua dago

Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleei zuzendua.

Programan landutako filmak

ELFKINAK

Gai Nagusia

Besteak laguntzen, geure burua laguntzen dugu.

Sinopsia

200 urte baino gehiago daramatzate elfkinek lur azpian bizitzen, lurrazaleko mundutik ezkutatuta, eta gizakiekin inolako harremanik izan gabe. Halako batean, Elfie-k, Kipp-ek eta Buck-ek lurrazalera igotzea erabaki dute. Abentura askoren ondoren, Elfie txikia Teo gozogilearen lagun egingo da. Gizon erretxin samarra da Teo, baina berak gogoraraziko die elfkinei zein den beren bizitzako helburu nagusia: besteei laguntzea!

Fitxa teknikoa

Ute Von Münchw-Pohl, Alemania, 2020, 78 min.

DRAGOIAREN GIDARIA

Gai Nagusia

Gure helburuak lortzeko, gure mugak gainditu.

Sinopsia

Istorioak Firedrake dragoiaren abenturak kontatzen ditu. Dragoi gaztea da, gizakiengandik basoan ezkutatzen ibili beharraz nekatuta dagoena eta leinuko nagusiei jada benetako dragoia dela erakusteko irrikan dagoena. Izan ere, gizakiak dragoien azken babeslekua suntsitzeko zorian daudenean, orduan ekingo diote Firedrakek eta bere lagun Gorritxok, ezkutuan, Zeruaren Ertza-ren bila joateko abenturari, kondairak dioenez bertan baitago dragoien santutegia. Bidean Ben aurkituko dute, elkarrekin aventura zoragarriak biziko dituztelarik.

Fitxa teknikoa

Tomer Eshed, Alemania, 2020, 100 min.

MAYA ERLEA ETA URREZKO ESFERA

Gai Nagusia

Gatazkak adostasunaren bidez konpontzearen garrantzia.

Sinopsia

Maya Erleak eta bere lagunik onenak, Willik, printzesa inurria erreskatatuko dute, eta intsektuen arteko gudu epiko batean murgilduko dira; mundu ezezagunetara eramango dituena eta bi erleen adiskidetasuna probatuko duena.

Fitxa teknikoa

Noel Cleary , Alemania, 2021, 84 min.

D´ORTAGNAN ETA HIRU MOSKETXAKURRAK

Gai Nagusia

Laguntasuna eta adiskidetasuna.

Sinopsia

D'Ortagnan gaztearen istorioa kontatzen du, Mosketxakur izateko ametsa betetzera Parisera doan mutil sutsu eta errugabea. Han, lagun leial bat ezagutuko du, Pom sagua; Mosketxakur ospetsuekin bat egingo du (Athos, Portos eta Aramis); Juliettez maiteminduko da; Milady izeneko katu espioiarekin txundituta geldituko da; eta Richelieu kardinal gaiztoari aurre egingo dio. Rofy ahaztu gabe, behin baino gehiagotan salbatuko duen D’Ortagnanen zaldia.

Fitxa teknikoa

Toni Garcia, Espainia, 2021, 84 min.