Prebentzio eta hezkuntza proiektua da; nerabeen artean menpekotasuna sortzen duten gaien kontsumoa murrizteko, arrisku faktoreetan ekiditearekin batera babes faktoreak sustatzea ezinbestekoa ikusten duten ereduak hartzen ditu erreferentzi gisa.
Helburuak
Estreinatu berri diren pelikula ezberdinen proiekzioaren, berezko material didaktikoaren eta premiazkoa den informazioaren bitartez, menpekotasuna sortzen duten substantziak ez kontsumitzeko jarraitu beharreko pausuak eskaintzen ahalegintzen gara.
Nori zuzendua dago
DBH 4. Mailako, Batxilergoko eta Arautu gabeko irakaskuntzetako ikasleei zuzendua.
Nor da Karim D.? Komunikabideek etengabe aipatzen duten idazle gazte eta konprometitu berria? Edo haren ezizena, Arthur Rambo, aspaldi idatzitako, eta bat batean egun batean, sare sozialetako webguneetatik atera ziren gorrotoak elikatutako mezuen egilea?
Belaunaldiz belaunaldi, Solé familiak mertxikondo lur zati handia lantzen du Alcarràsen, Kataluniako herri txiki batean. Baina uda honetan, laurogei urte lur bera lantzen eman ondoren, baliteke bere azken uzta izatea.
CODA (ingelesez, Child of Deaf Adults ‘, hau da, heldu gorren alaba) bezala, Ruby da bere
familian entzun dezakeen bakarra. Familiaren arrantza-negozioa arriskuan dagoenean, Ruby zatituta dago musikarekiko maitasunaren eta gurasoak abandonatzeko beldurraren artean.