Irudi Biziak

30 urte zinema hezkuntza baliabide gisa bultzatuz

“Irudi Biziak, ikasgeletan zinema tresna didaktiko gisa erabiltzen duen Euskadiko lehen erakundea da. Eta estatuko lehena, bere gaiak osasun hezkuntzarako eta drogen menpekotasunaren prebentziorako hezkuntza metodologia bat sortzeko erabiltzen.”

IRUDI BIZIAK 1985ean sortutako elkartea da eta hezkuntza programa desberdinak garatzen ditugu zinema bai luzemetrai bai laburmetrai eran erabiliz. Nori zuzenduta dagoen kontutan hartuta, bi eremu ezberdintzen ditugularik: eskola-eremua eta eremu sozial eta kulturala (publiko orokorra).

Gure programa guztiek, zinema eta ikusentzunezko elementuak erabiltzen dituzte, elementu motibatzaile gisa pantailan ikusten diren istorioen bidez. Funtsezkoak diren gaien inguruan, osasun hezkuntza, berdintasuna, inmigrazioa, elkarbizitza, etab, hausnarketa kritikoa egitea eta norbere buruaren haztea bultzatzea da gure helburua.

Nazio eta nazioarteko proiekzioa

30 urte hauetan zehar, gure programak Euskadin egiteaz gain , gure aktibitatea sortu zen lekua, beste leku batzuetan ere martxan jarri eta garatu ditugu, bai Irudi Biziakek zuzenean bai beste erakunde batzuen bitartez: Madrilgo Autonomi Erkidegoan, Errioxan, Galizian, Balentzian, Extremaduran, Kanarietan, Kantabrian, Asturiasen eta Medellinen (Kolombia).

IRUDI BIZIAKek, beti ere zinemarekin erlazionaturiko eta populazio orokorrari zuzendutako, ziklo, festibal eta jaialdi ugari programatu, antolatu eta kudeatu ditu.

Norengana zuzentzen garen

Arte gisa zinemak duen balioan sinetsiz eta baita hezitzeko duen gaitasunaz konbentzituta, gehienbat hezkuntza mundura zuzendutako programak garatu ditugu, baina baita populazio orokorrari zuzendutakoak ere bai.

Programa hauetan gai ugari azpimarratzen ditugu: osasun hezkuntza, baloreetan oinarritutako hezkuntza, berdintasuna, inmigrazioa, elkarbizitza…

Ikusle guztientzako zinema hezitzailea

HH-ko ikasle eta irakasleak
LH-ko ikasle eta irakasleak
DBH-ko ikasle eta irakasleak
DBHO-ko ikasle eta irakasleak
Arautu gabeko beste irakaskuntzetako ikasle eta irakasleak.
Parte hartzen duten ikasleen familiak.
Publiko orokorra.