Ikuzinema - Berdintasuna - Ikusarazteko, gizarteratzeko eta gizartea eraldatzeko zinema
Helburuak
Gizarte-bazterkeria jasateko arriskuan dauden eta normalean kultura-eremuan parte hartzen ez duten pertsonen gizarteratzea sustatzea. Horretarako, zinema berdintasunaren ikuspegitik erabiliz eta baliabide didaktikoak indarkeria matxistaren prebentzioaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasun erreal eta eraginkorraren sustapenaren inguruan ikusarazteko, gizartea eraldatzeko eta sentsibilizatzeko tresna gisa erabiliz.
Nori zuzendua dago
3. Sektore Sozialeko Elkarte, GKE, Gizarte-Erakunde eta Fundazioentzat da, bai bertan lan egiten duten profesionalentzat (boluntarioak barne), bai
baliabide horiek erabiltzen dituzten eta zerbitzua jasotzen duten erabiltzaileentzat ere. Elkarteak esparru sozioedukatibo ezberdinetakoak izan daitezke, bai eta kolektibo ezberdinekin lan egin ere.
Programan landutako filmak
Sinopsia
Turkiako herri txiki batean osaba eta amonarekin bizi diren bost ahizpa umezurtzen istorioa kontatuko digu Mustang filmak. Hamabi eta hamasei urte arteko neskatoak hondartzan mutil batzuekin jolasean ibili ondoren, jarrera immoral hori zuzentzen saiatuko dira osaba eta amona.
Fitxa Teknikoa
Deniz Gamze
Francia
2015
97 min.
UNA JOVEN PROMETEDORA
Sinopsia
Cassiek etorkizun bikaina zuen aurretik, harik eta gorabehera desatsegin batek bere karrera eten zuen arte. Orain bere bizitzan ezer ez da dirudiena: azkarra da, ausarta eta gauez bizitza bikoitza bizi du. Cassiek aukera du bere iraganean ondo atera ez zen guztia zuzentzeko… errudunei mendekua hartuz.
Fitxa Teknikoa
Emerald Fennell
Reino Unido
2020
113 min.