Gure munduan, non ikusentzunezkoak gure bizitzan paper garrantzitsua jokatzen duen, zinema tresna didaktikoa izan daitekeela uste dugu eta ez entretenimendu soila.
Zinema jendearentzat orokorrean, eta bereziki haur eta nerabeentzat, ikuskizun ludikoa da. Ondorioz, ikasleen aurretiko jarrera, positiboa eta partehartzailea da, bai pelikula ikusten ari diren bitartean bai pelikula ikusi ondoren ere.
Irudi Biziaketik, ikusleak gure programetako pelikulen bidez HUNKITU egin nahi ditugu. Pelikulak ikustera datozen ikasleek ondo pasako dute, hunkitu egingo dira eta batzuetan baita kezkatu edo harritu ere. Azken finean, maila emozionalean zerbait mugituko zaie beraien barrutian, eta zerbait horrek pantailan ikusitakoaren inguruan hausnartzen lagunduko die.