Alkohola kontsumitzea ohikoegia bilakatzen ari da gazte eta nerabeen artean eta honako ezaugarriak nabarmendu dira azken aldian: aisialdiarekin eta ondo pasatzearekin lotzen da, arriskuak normalizatu eta hutsaldu egiten dira eta arazo diren kontsumo motak ematen dira (litroak egitea, binge drinkinga).
Programaren ikus-entzunezko materialean aurkitu dezakegun informaziotik eta proposamen ezberdinetatik abiatuz, hurrengoa lortu nahi da:
1
Ikaslea bera izatea, modu indibidual eta kolektiboan, hausnarketa pertsonaletik eta gainerakoekin izandako hartu-emanetatik berezko irizpide, balio, arau, jarrera, erabakiak, etab. jorratzen dituena.
2
Horretarako programak, telebistako telesail batean edo laburmetrai batean, bideoklipetan, albisteetan, iragarkietan, etab oinarrituriko ikus-entzunezko materiala eta unitate didaktiko bat eskaintzen ditu, eduki guzti hauetan oinarrituko delarik gazteekin egingo den esku‐hartzea. Unitate didaktikoan jasoko da ikus‐entzunezko materialekin egingo den lan‐plan guztia eta, baita ere, gazteekin egingo den hausnarketa eta eztabaida bideratzeko modua.