Programa

Kalamua eta adingabekoak

Alkoholaren eta tabakoaren ondoren, kalamua da Espainian gehien kontsumitzen den droga. Kalamua kontsumitzearen inguruan sortutako iritzi ezberdinak eta gizartean jaso duen normalizazioa gainera, bere kontsumoa murriztea oztopatzen dute; onuragarri terapeutikoen usteak eta sortu ahal dituen arriskuak ezereztea esaterako. Alkohola bezalako substantzia batekin batera kontsumitzeak, giza gorputzak pairatuko dituen ondorioak askoz ere kaltegarriagoak izatea eragingo du.

Helburuak

Nerabe zein gazteei beharrezko informazioaz hornitzea eta kalamuaren kontsumoaren eta bertatik sortzen diren jarrera desegokien inguruan hausnarketa egitera bideratzea.

Nori zuzendua dago

DBH-ko 3. maila eta hurrengo maila guztiei zuzendua.

Lan metodologia

Programaren ikus-entzunezko materialean aurkitu dezakegun informaziotik eta proposamen ezberdinetatik abiatuz, hurrengoa lortu nahi da:

1

Ikaslea bera izatea, modu indibidual eta kolektiboan, hausnarketa pertsonaletik eta gainerakoekin izandako hartu-emanetatik berezko irizpide, balio, arau, jarrera, erabakiak, etab. jorratzen dituena.

2

Horretarako, film laburretan, irudietan, albisteetan, etab. oinarritutako itsus-entzunezko materialarekin batera, jarduera bideratu ahal izateko irakasleei zuzendutako tresna didaktiko bat eskaintzen du programak abiapuntu gisa.