XX. mendearen amaieran, kontsumoarekin edo droga edo beste sustantzia batekiko menpekotasunarekin lotuta ez zegoen menpekotasun bati buruz hitz egiten hasi zen. Hau, bizi-kalitate eta ongizate gogobetegarria eramatea ekiditen duten jarduera, eguneroko jokabide, ekintza eta portaerekin lotuta dagoelarik.
IKT-ak, Informazio eta Komunikazio Teknologiak, testu, irudi eta soinu digitalizatuak bezalako kodeen bitartez, informazioaren eta komunikazioaren igorpen, sarbide, tratamendu eta hartzea errazten duten tresna multzoa dira. IKT-ei esker, interneten sar gaitezke, munduko komunikazio eta informazio sarerik handiena. Eta interneti esker, Sare Sozialak erabili ahal ditugu.
IKT-ak, komunikazioetan aurrera egiteko aukera positibo ugari eskaintzen dizkigute. Hauen erabilera esklusibo edo gehiegizkoak, erantzunen berehalakotasunak, halaber, irudiarekiko esklabotzak eta pantailetan erakutsi nahi diren bizitza idilikoak, gazteentzat erabilera hau aukera bat izan baino, gehiegizko erabilera batean murgiltzea eragiten dute. Gainera, arrisku egoera ugarietan sartu daitezke, adibidez: sexting-a, grooming-a, sextorsioa, ziberdelituak, ziberbullyng-a, identitate lapurreta, ziber genero-indarkeria, menpekotasuna, online apustuak,etab