ZINESKOLA

Baloreetan oinarritutako Hezkuntza

Baloreetan Oinarritutako Hezkuntza , funtsean indibiduoen garapen integralean laguntzean datza. Honako eta antzeko baloreen garapenean laguntzen digu: autoestimua, erantzunkizuna, konstantzia, disziplina, esfortzua eta arrakastaren ikuskera lantzeko abiapuntu bezala, asertibitateaautonomiabultzatuz, konpromezu sozialaimplikazioaren beharra edo duintasuna, beste askoren artean, etab.

IRUDI BIZIAKek, urtero arlo honekin loturiko pelikulen bidez, pertsonaien jarreraren azterketa eta hausnartzea bultzatzen du, material didaktikotik abiatuz ikasleek beraien esperientziara eraman ditzaten.

SUSTATU ETA BABESTU

Programan landutako filmak

HLM PUSSY

Sinopsia

Jatorri sozial desberdinak izan arren, Amina, Djeneba eta Zineb hiru nerabe banaezin eta lagunik onenak dira arrazoimena dutenetik.

Anaiaren lagunik onenak Zineb jazartzen duenean, Aminak sare sozialetan bideo konprometigarri bat argitaratzea erabakitzen du, jazartzeari utziko diolakoan. Baina ez daki bideoak bere segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, bere adiskidetasuna ere kolokan jarriko duela.

FAISAIEN IRLA

Sinopsia

Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari.

Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?

TORINO HANDIA

Sinopsis

Walt Kowalski, Koreako gerrabeteranoa da, langile erretiratua eta alarguna. Kowalskiren eguneroko zeregina bere altxor preziatuenaz arduratzea da: 1972ko Gran Torino kotxea. Oso gizon zorrotza da eta erraztasunez haserretzen da; Gainera, ez du bere inguruan gertatzen diren aldaketak onartzeko erraztasunik. Baina, egoerak bultzatuta, bere ideia finkoak aldatuko ditu.

Baino lehen …

Pelikula ikusi aurretik landu beharreko materiala.

Jaitsi

Ostean ...

Orrialde honetan dauden agerraldiekin batera, pelikula ikusi ondoren landu beharreko materiala.

Ikasleak
Irakasleak

Horretaz gain …

Pelikula ikusi ondoren landu daitekeen material osagarria.

Jaitsi