Programa honetan proposatzen dugun jarduteko eredua, neska-mutilen eskubideetako 29. artikuluko, 1. ataleko, d hizkian laburtuta azaltzen da eta hurrengoa esaten du:
“Beraien izaera eta gaitasunak ahalik eta gehien garatuko dituen hezkuntza jasotzeko eskubidea dute umeek. Orobat, giza eskubideak errespetatzen eta ardura beraien gain hartuz, gizarte aske batean bizitzen ikasiz. Horretarako, oinarritzat hartuko ditu ulermena, bakea, tolerantzia, gizon eta emakumeen berdintasuna, beste herri eta kulturekiko eta ingurumenarekiko errespetua.”