Alkoholaren eta tabakoaren ondoren, kalamua da Espainian gehien kontsumitzen den droga. Kalamua kontsumitzearen inguruan sortutako iritzi ezberdinak eta gizartean jaso duen normalizazioa gainera, bere kontsumoa murriztea oztopatzen dute; onuragarri terapeutikoen usteak eta sortu ahal dituen arriskuak ezereztea esaterako. Alkohola bezalako substantzia batekin batera kontsumitzeak, giza gorputzak pairatuko dituen ondorioak askoz ere kaltegarriagoak izatea eragingo du.
Kanabis kontsumoaren inguruan, bai gizarte-mailan zein maila fisikoan eta kolektibo honen barruan dagoen arrisku baxuaren hautematearen inguruan eztabaida eta gogoeta piztea.
Efektu zein kanabisaren kontsumoaren ondorioen inguruko adingabeen ezagutza hobetzea.
Nerabeak kontsumoarekin erlazionaturiko arriskuen inguruan sentikor bihurtzea.
Nerabe zein gazteen partetik, kanabisaren kontsumoak sortzen dituen giza presioen inguruan kontziente izatea.
Nerabe zein gazteen partetik, erabaki beharreko eta ondorioztatu beharreko azterketa bat burutuz, desberdintasunak eta kontsumoaren onuragarrien eta ondorioen arteko desadostasunak aztertzen ikasi.
Kanabisa, historia eta zer den.
Kanabisaren efektuak.
Kontsumoa, erabilera eta gehiegizko erabilera.
Ondorio fisiko eta psikologikoak.
Kontsumoaren gutxiespena.
Kanabisa eta giza harremanen eta eskolaren gaineko eragina.
Erabilera terapeutiko eta sendagarria. Arrisku-hautematean duen eragin baxua.
Proposatutako ikus-entzunezko material bakoitzeko lan-plana jasotzen du, batzuen eta beste batzuen halabeharrezko desberdintasunak salbatuz eta hurrengo puntuak sartuz:
- Gaiak
- Helburuak
- Ariketak
- Eztabaidarako orientabideak
- Konklusioak