ZINESKOLA

Osasun hezkuntza

Prebentzio eta hezkuntza proiektua da; nerabeen artean menpekotasuna sortzen duten gaien kontsumoa murrizteko, arrisku faktoreetan ekiditearekin batera babes faktoreak sustatzea ezinbestekoa ikusten duten ereduak hartzen ditu erreferentzi gisa.

SUSTATU ETA BABESTU

Programan landutako filmak

ANE

Sinopsia

Lide segurtasun-zaintzailea da; abiadura handiko trenaren obretan egiten du lan. Lan egin eta gaua festan igaro ondoren etxera itzultzen denean, bi lagunentzako gosaria prestatzen du, baina bere alaba nerabea, Ane, ez dago etxean. Hurrengo egunean, Ane oraindik ez da agertu. Lide lasai dago, ziurrenik, aurreko egunean izandako eztabaida gogorraren ondorioz desagertuko zelako.

Druk

Sinopsia

Institutuko lau irakasle esperimentu soziologiko batean murgilduko dira. Esperimentu horretan, bakoitzak bere gorputzeko alkohol-tasa maila berean mantendu beharko du, eguneroko bizitzan zehar, eta, horrela, bere bizitzako alderdi guztietan hobetu dezaketela frogatu nahi izango dute.

Promising young woman

Sinopsia

Cassiek etorkizun bikaina zuen aurretik, harik eta gorabehera desatsegin batek bere karrera eten zuen arte. Orain bere bizitzan ezer ez da dirudiena: azkarra da, ausarta eta gauez bizitza bikoitza bizi du. Cassiek aukera du bere iraganean ondo atera ez zen guztia zuzentzeko… errudunei mendekua hartuz.