Komunikazio eta informazio teknologiak, bizitzako eremu guztietan barneratu dira. Eremu hauetako asko aldatzen ari dira eta eskuetatik ihes egiten diguten arazoetan bihurtu baino lehen, kasu batzuetan gertatzen den bezala, arreta eskaintzea beharrezkoa da.
Natibo digital deiturikoak, teknologia hauek zabalduta zeudenean jaiotako gazteak direnak, KITak erabiltzeko gaitasun handia badute ere, askotan ez dute modu egokian egiten.
IRUDI BIZIAKetik, material interaktibo baten bitartez, sustantziarik gabeko menpekotasunen gaia lantzea proposatzen da. Hauek lirateke helburuak:
Substantziarik gabeko menpekotasunak zer diren jakitea eta aurkitu ahal ditugun tipologia ezberdinak, zein hauen ezaugarriak ezagutzea.
Normalizatuta dagoenaren eta menpekotasun-sortzailea denaren arteko mugak non dauden jakitea.
Arriskuak murriztu eta substantziarik gabeko menpekotasunaren inguruan ohartarazten laguntzen gaituzten tresna egokiak lortu.
Bizimodu, ohitura eta balio osasungarriak sustatu ahal izateko, arriskutsuak diren jarreren aurrean aukera osasuntsuak bilatzea.
Esku-hartze plangintzaren estrategia ezberdinak ezagutu eta eskuratu.
Problematika honen inguruan hausnarketa kritikoa sustatzea.
KITen eragina gure harremanetan eta komunikatzeko moduan.
Erabilera txarra eta honetatik eratorritako arriskuak:
- Grooming, sexting eta KITen erabilera txarrak dakartzan beste arrisku batzuk.
- Ciberbullynga, etengabeko eskola jazarpena.
- Pribatutasuna eta bizitza pertsonala.
- Gehiegizko erabilera edota menpekotasuna.
KITen erabilera egokia eta zertarako positiboak.
Proposatutako ikus-entzunezko material bakoitzeko lan-plana jasotzen du, batzuen eta beste batzuen halabeharrezko desberdintasunak salbatuz eta hurrengo puntuak sartuz:
- Gaiak
- Helburuak
- Ariketak
- Eztabaidarako orientabideak
- Konklusioak