ZINEUSKARA

Gizartean

Programa honek, helburu nagusi gisa identitatea lantzea du, horrela ikasleek norbere burua integritatez, duintasunez, orekaz eta koherentziaz ezagutuz, beraien nortasuna garatu dezaketelarik. Erabakiak hartzea, autonomia eta independentzia sustatuz.

Umeak, ikusentzunezko mezuen ulermen eta interpretaziorako prestatzen hasten gara (alfabetatze mediatikoa).

Honetaz gain, Euskararen erabilera, hezkuntzan eta bizitza sozialean sustatzen ditugu, horrela etorkizunerako euskarazko ikusleak eskuratuz.

Nori zuzendua dago

Haur Hezkuntza (HH) eta Lehen Hezkuntzako (LH) ikasleei zuzendua.

Programan landutako filmak

FLOW

Gai Nagusia

Ezberdinen artreko elkarlana, mundu hobea eraikitzeko

Sinopsia

Katu bat urez betetako mundu batean esnatuko da. Badirudi giza arraza desagertu egin dela. Babesa bilatuko du itsasontzi batean, beste animalia batzuekin batera. Baina haiekin ondo moldatzea urarekiko duen beldurra gainditzea baino erronka handiagoa da. Denek ikasi beharko dute haien arteko desberdintasunak gainditu eta mundu berri honetara egokitzen.

Ficha técnica

Gints Zilbalodis,

Letonia, 2024, 83 min.

BASATIAK

Gai Nagusia

Etorkizun hobe bat eraikitzeko helburuarekin, ingurunea babestearen garrantzia.

Sinopsia

Borneon, oihan tropikalean kokatutako herrixka batean, bizi da Keria, eta orangutan kume bat aurkituko du aitak lan egiten duen olio-palmondoen landaketan. Natura biziki maite du eta basoa suntsitzearen aurka borrokatuko du, Selai izeneko bere lehengusuarekin batera. Abentura honi esker bere jatorriarekin konektatzeko aukera izango dute.

Ficha técnica

Claude Barras,

Suitza, 2024, 87 min.

KAIXO, FRIDA!

Gai Nagusia

Erresilientziari, sormenari eta irudimenari esker, ezbeharrak gainditu

Sinopsia

Frida Kahlo neskato bakarti eta grinatsuaren istorioa da hau. Coyoacán koloretsu eta zirraragarrian hazi da, Mexikon, eta bere jakingurak ez du mugarik. Inguruan duen guztian aurkitzen du inspirazioa; naturan edo artean, adibidez. Bizitzak zailtasunak dakarzkionean, Fridak irudimen ikaragarriarekin egiten die aurre, eta mina sormen bihurtzen du.

Ficha técnica

Arine Vézina, André Kadi,

Kanada, 2024, 82 min.

PONYO ITSASLABARREAN

Gai Nagusia

Adiskideak arazoak konpontzen elkarlagundu behar dira

Sinopsia

Sosuke itsasora begira dagoen labar batean bizi da. Goiz batean, burua marmeladazko pote batean sartuta duen koloretako arrain batekin egingo du topo.

Sosukek askatzen lagunduko dio eta elkarren arteko lilura sortuko da. Hala ere, arrainaren aitak, garai batean gizaki izan zen aztiak, berarekin itsasora itzultzera behartuko du.

Ficha técnica

Hayao Miyazaki,

Japon, 2009, 100 min.