Prebentzio eta hezkuntza proiektua da; nerabeen artean menpekotasuna sortzen duten gaien kontsumoa murrizteko, arrisku faktoreetan ekiditearekin batera babes faktoreak sustatzea ezinbestekoa ikusten duten ereduak hartzen ditu erreferentzi gisa.
ZINESKOLA
Osasun hezkuntza
Helburuak
Estreinatu berri diren pelikula ezberdinen proiekzioaren, berezko material didaktikoaren eta premiazkoa den informazioaren bitartez, menpekotasuna sortzen duten substantziak ez kontsumitzeko jarraitu beharreko pausuak eskaintzen ahalegintzen gara.
Nori zuzendua dago
DBH 4. Mailako, Batxilergoko eta Arautu gabeko irakaskuntzetako ikasleei zuzendua.
Programan landutako filmak
HLM PUSSY
Gai Nagusia
Genero-indarkerien azterketa kritikoa sustatzea, integrazioa eta berdintasuna sustatzeko
Sinopsia
Jatorri sozial desberdinak izan arren, Amina, Djeneba eta Zineb hiru nerabe banaezin eta lagunik onenak dira arrazoimena dutenetik.
Anaiaren lagunik onenak Zineb jazartzen duenean, Aminak sare sozialetan bideo konprometigarri bat argitaratzea erabakitzen du, jazartzeari utziko diolakoan. Baina ez daki bideoak bere segurtasuna arriskuan jartzeaz gain, bere adiskidetasuna ere kolokan jarriko duela.
Fitxa teknikoa
Nora el Hourch.
Frantzia, 2023. Drama, 101 min.
CHINAS
Gai Nagusia
Gure nortasuna bilatzeak ongizate pertsonala eta zoriona bilatzeko duen garrantziaz jabetzea.
Sinopsia
Madrilen bizi diren Txinatar jatorriko hiru nesken istorioa da, baina errealitate guztiz kontrajarriak dituztenak. Lucia etorkin txinatarren alaba da eta Claudia, haren ahizpa, nerabeen arteko desberdintasun kulturalak eta arrazakeria lehen pertsonan bizitzen hasi da. Xiang, aldiz, neska adoptatua da, eta galderak egiten hasi da. Hiru istorioak gurutzatu egiten dira, baina helburu komun bati eusten diote: nortasun propioa bilatzea.
Fitxa teknikoa
Arantxa Echevarria.
Espainia, 2023. Drama, 113 min.
GRAN TORINO
Gai Nagusia
Pertsonen arteko adiskidetasunaren prozesuari buruz hausnartzea, elkar ezagutzan eta errespetuan sakontzean oinarrituta.
Sinopsia
Walt Kowalski, Koreako gerrabeteranoa da, langile erretiratua eta alarguna. Kowalskiren eguneroko zeregina bere altxor preziatuenaz arduratzea da: 1972ko Gran Torino kotxea. Oso gizon zorrotza da eta erraztasunez haserretzen da; gainera, ez du bere inguruan gertatzen diren aldaketak onartzeko erraztasunik. Baina, egoerak bultzatuta, bere ideia finkoak aldatuko ditu.
Fitxa teknikoa
Clint Eastwood, A.E.B,
2008. Drama, 116 min.