ZINESKOLA

Baloreetan oinarritutako hezkuntza

Baloreetan Oinarritutako Hezkuntza , funtsean indibiduoen garapen integralean laguntzean datza. Honako eta antzeko baloreen garapenean laguntzen digu: autoestimua, erantzunkizuna, konstantzia, disziplina, esfortzua eta arrakastaren ikuskera lantzeko abiapuntu bezala, asertibitatea, autonomia bultzatuz, konpromezu soziala, implikazioaren beharra edo duintasuna, beste askoren artean, etab.

IRUDI BIZIAKek, urtero arlo honekin loturiko pelikulen bidez, pertsonaien jarreraren azterketa eta hausnartzea bultzatzen du, material didaktikotik abiatuz ikasleek beraien esperientziara eraman ditzaten.

Helburuak

Adikzioarekin eta beraien pertsona-garapenarekin zerikusia duten beste gaien inguruan gogoeta eta pentsamendu kritikoa piztu nahi dugu nerabeengan. Horrela beraien emozio, sentimendu, bizipen eta kezkei heldu ahal izateko.

Nori zuzendua dago

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleei zuzendua.

Programan landutako filmak

SING STREET

Gai Nagusia

Motibazioa garapen pertsonalerako balio positibo gisa

Sinopsia

80ko hamarkadako Dublinen, atzeraldi ekonomikoa dela eta, Conorrek ikasten ari zen eskola pribatuaren erosotasuna giro tirabiratsuagoa duen ikastetxe publikoagatik aldatu behar du. Raphina misteriotsuan itxaropen pixka bat topatuko du eta, hura konkistatzeko asmoz, osatu nahi duen musika-taldeko bideoklipetako izarra izatera gonbidatuko du. Neskak proposamena onartu eta orain Conorrek bere hitza bete beharko du.

Fitxa Teknikoa

John Carne, Irlanda, 2016.

Komedia-Drama, 105 min.

FAISAIEN IRLA

Gai Nagusia

Erabakiak hartzea. Giza eskubideak eta inmigrazioa.

Sinopsia

Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida eta Sambou, irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?

Fitxa Teknikoa

Asier Urbieta, Espainia, 2025

Thriller, 99 min.

WOLFGANG (EXTRAORDINARIO)

Gai Nagusia

Komunikazio egokia.

Sinopsia

Wolfgangek espektro autistaren nahasmendua (EAN) duen hamar urteko ume-prodijio musikal baten istorioa kontatzen du. Bere ama hil ondoren, inoiz ezagutu ez duen aitarekin bizitzera joaten da. Aitak, aktore kaotikoak, semea hazten ikasi behar du, eta Wolfgangek, berriz, Parisen musika-akademia ospetsu batean sartzeko ametsa du, piano-jotzaile handi bihurtzeko.

Fitxa Teknikoa

Javier Ruiz Caldera, Espainia, 2025.

Komedia-Drama, 110 min.

LITTLE MISS SUNSHINE

Gai Nagusia

Familiaren balioa babes-faktore gisa.

Sinopsia

Hoovertarrek errepideko bidaia bati ekin diote Kaliforniara, Olive txikia haurrentzako edertasunlehiaketa batera eramateko. Arazo mekanikoek, familiako eztabaidek eta aitonaren ustekabeko heriotzak markatuko dute bidaia. Bidaiaren erronkak eta gorabeherak gorabehera, familiak sakonago elkar-onartzen eta elkar-maitatzen ikasten du.

Fitxa Teknikoa

Jonathan Dayton, Valerie Faris, A.E.B, 2006.

Komedia-Drama, 101 min.