ZINEMA BALIABIDE ERAGINKOR GISA

Gure munduan, non ikusentzunezkoak gure bizitzan paper garrantzitsua jokatzen duen, zinema tresna didaktikoa izan daitekeela uste dugu eta ez entretenimendu soila.

Zinema jendearentzat orokorrean, eta bereziki haur eta nerabeentzat, ikuskizun ludikoa da. Ondorioz, ikasleen aurretiko jarrera, positiboa eta partehartzailea da, bai pelikula ikusten ari diren bitartean bai pelikula ikusi ondoren ere.

Irudi Biziaketik, ikusleak gure programetako pelikulen bidez HUNKITU egin nahi ditugu. Pelikulak ikustera datozen ikasleek ondo pasako dute, hunkitu egingo dira eta batzuetan baita kezkatu edo harritu ere. Azken finean, maila emozionalean zerbait mugituko zaie beraien barrutian, eta zerbait horrek pantailan ikusitakoaren inguruan hausnartzen lagunduko die.

LAN ARLOAK

Adimen emozionalarekin eta pertsonen garapen integralarekin lotuta dauden hausnarketa eta gogoetak piztu nahi ditugu, horrela emozio, sentimendu, bizipen eta kezkei heldu ahal izateko.

Honetaz gain, norbere garapen eta ikasketa mekanismoak martxan jartzen laguntzen duten metodo aktiboetan oinarrituta, motibazioa eta estimulu positiboak sustatuz.

  • Zineuskara Gizartean.
  • Zinema eta Neska-Mutilen eskubideak
  • Zineskola – Baloreetan Oinarritutako Hezkuntza.
  • Zineskola – Berdintasuna.
  • Zineskola Osasun Hezkuntza.
  • Gazteak eta KIT-ak.
  • Alkohola eta Adingabekoak.

ZERBITZU INTEGRALA

Irudi Biziakek ibilbide oso bat diseinatu du, zinemaren bidez, baloreen ikasketa errazten saiatuz. Erritmoa, gai erakargarriak eta balore sozialak dituzten pelikulak entretenimendu eta ikaskuntza iturri gisa analizatuz.

Metodologia

Zinema hekuntza tresna bezala erabiltzea, motibazio eta estimulu positiboak sustatzeko ardatz harturik.

Online Aholkularitza

Programen edukiaren inguruko zalantzak argitzeko, irakaslegoarentzat online aholkularitza.

Jarraipena eta Emaitzak

Programen aplikazio, zailtasun eta emaitzen etengabeko jarraipena egiten dugu.

Aurkezpen Bereziak

Gure programetan izen eman duten ikastetxeentzat aurkezpen bereziak egiten ditugu.