Nor gara
IRUDI BIZIAK elkartea 1985ean sortu zen. Urte hauetan zehar, hezitzaile, teknikari, e.a.ez osaturiko profesionalen talde bat finkatuz joan gara, zeinekin, gure programa guztiak eta zinea abiaburu duten eskola alorreko beste hainbat jarduera burutzen dugun.
Egun, EUSKADI, KANTABRIA, ASTURIAS eta KANARIAKen daramatzagu aurrera gure programak milaka ikasle eta irakaslerekin.
IRUDI BIZIAK, Droga-mendekotasunen Prebentziorako Profesionalen Erakunde Foroko partaide gara.
1987az geroztik, luzemetraiarik onenak euskaratzen ditugu irakaskuntzarako. Hona hemen guk bikoiztutako zenbait filma:
CRASH
AMERICAN HISTORY X
LA LENGUA DE LAS MARIPOSAS
EL BOLA
PLANTA 4ª
BILLY ELLIOT
FUCKIN' AMAL
IRUDI BIZIAK da bere diruarekin estreinaldi komertzialeko luzemetraia bat euskaratu duen lehen elkartea. 1987an bikoiztutako BAGDADEKO LAPURRA filma izan zen hain zuzen ere.
Harrez gero, euskaratutako zinerik onena eskaintzen diegu euskal ikasleei gure programa guztietan.