Gure eskaintza
Ikasturte bakoitzean honako programa hauek daramatzagu aurrera:
1. LH: Baloreetan oinarrituriko Hezkuntza
2. DBH: Baloreetan oinarrituriko Hezkuntza eta Droga-mendekotasunen Prebentzioa
3. DBHO: Osasun-hezkuntza eta Droga-mendekotasunen Prebentzioa
4. GURASOAK: Baloreetan oinarrituriko Programa eta Droga-mendekotasunen Programa.
Programa guztiak osatzen dira gure helburu nagusiak jorratzen dituzten ikasle eta irakasleentzako DIDAKTIKA UNITATEEKIN:
A) Gizaki autonomo, kultu, kritiko eta sortzaile bihurtzeko ikaslearen garapenean eragitea.
B) Osagarri ludiko eta kulturala den fikziozko zinearen erabilera, geroago gelan egingo duten lanerako ikaslea motibatu eta aldez aurretik prestatzeko.
C) Zinera joatea bezalako jarduera sozialaren praktika paregabea mantendu eta jarduera hori gure gizarteko derrigorrezko hezkuntza arduradunengan bultzatu.
Onartua eta saritua den gure Osasun-hezkuntza Programa Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko 30 Udaletxek babestua eta finantzatua da 1986az geroztik.
Urtero parte hartzen dugu Bizkaiko ZINEBI eta FANT zinemaldietan eskola-umeentzako saioak antolatuz.
Beste zenbait jarduera:
- HERRITARRENTZAKO HEZKUNTZA: Inmigrazioa eta Genero Berdintasuna
- Zinea eta Euskara
- Zinea eta Haurraren Eskubideak
- Zinea eta Emakumea
- Zinea eta Hirugarren Adina