2007eko Programak
DBH 4.a eta DBHO: OSASUN-HEZKUNTZA PROGRAMA
Droga-mendekotasun Prebentzioa eta Osasun-Hezkuntza Programa
1986az geroztik, pedagogia tresna hau lantzen ari gara, zaila bezain beharrezkoa den norbere nortasunaren garapen lanean ikasleei laguntzeko.
Bizitzarako trebetasun orokorrak hobetuez gero (norberaren estimua, harreman pertsonalak, komunikazioa, e.a), errazago izango zaiela uste dugu gauzen alde positiboak bereizi eta lehentasunak zehaztea, eta era berean, edozein mendekotasun prozesuri aurre egiteko gaitasuna handitzea ere. Bide horretan dago gure Osasun-Hezkuntza Programa.
Programako Filmak
Lau film hauek aukeratu ditugu gure Osasun-Hezkuntza Programarako:
1. PEQUEÑA MISS SUNSHINE
Jonathan Dayton, AEB, 2006, 101 min.
2. HAU DA ERRITMOA!
Thomas Grube, Enrique Sánchez, Alemania, 2004, 100 min.
3. FAST FOOD NATION
Richard Linklater, AEB, 2006, 114 min.
4. EN BUSCA DE LA FELICIDAD
Gabriele Muccino, AEB, 2006, 117 min.
Filmei buruzko argibide zabalagoa, ondoren datorren Ikasturteko Filmak sailean.
Didaktika Unitateak
Programako film bakoitza IKASLE eta IRAKASLEARENTZAKO Didaktika Unitateetan biltzen diren ariketen bitartez lantzen da gelan. Programaren helburu eta ikasleen adinaren arabera landua izan den material hau oso tresna egokia da osagai dinamizatzaile bezala, eta beronen erabilera zuzenak emaitza ezinhobeak eskaintzen ditu. Web honetako ERANTSITAKO FITXATEGIAK atalean material honen laginen bat jaso dezakezu doan (12 eta 13 Fitxategiak). Zure iritzia jaso nahi genuke, batez ere gelan lantzera animatzen bazara.
DBH: BALOREETAN OINARRITURIKO HEZKUNTZA PROGRAMA
Droga-mendekotasunen Prebentzioa eta Baloreetan Oinarrituriko Programa
2007/2008 ikasturte honetarako Bigarren Hezkuntzarako Programan ezarri dugun Helburu Orokorra honela laburbildu genezake: "Ikasleekin batera arazoak gainditzeko baliagarriak diren irtenbide eragingarriak bultzatu, gatazkei aurre egiteko beharrezko diren trebetasunak garatu, eta gizaki independente, erantzule, arrazional, autokritiko eta autonomoak, hau da, mendekotasunik gabeak izan daitezen lagundu." Izan ere, bide horretan zuzentzen ditugu gure Baloreetan oinarrituriko Hezkuntza Programako ariketak.
Programako Filmak
Lau film hauek dira Bigarren Hezkuntzako Baloreetan oinarrituriko Hezkuntza Programarako aukeratutakoak:
1. PABLO BOLA
Achero Mañas, Espainia, 2000, 88 min.
2. EN BUSCA DE LA FELICIDAD
Gabriele Muccino, AEB, 2006, 117 min.
3. ONNOVALEN AUTOBUSA
Pieter Kuijpers, Holanda, 2005, 100 min.
4. PEQUEÑA MISS SUNSHINE
Jonathan Dayton, AEB, 2006, 101 min.
Filmei buruzko argibide gehiago Ikasturteko Filmak atalean.
Didaktika Unitateak
Programako film bakoitza IKASLE eta IRAKASLEARENTZAKO Didaktika Unitateetan biltzen diren ariketen bitartez lantzen da gelan. Programaren helburu eta ikasleen adinaren arabera landua izan den material hau oso tresna egokia da osagai dinamizatzaile bezala, eta beronen erabilera zuzenak emaitza ezinhobeak eskaintzen ditu. Web honetako ERANTSITAKO FITXATEGIAK atalean, material honen laginen bat jaso dezakezu doan (14 eta 15 Fitxategiak). Zure iritzia jaso nahi genuke, batez ere, gelan lantzera animatzen bazara.
DBH ETA DBHO: HERRITARRENTZAKO HEZKUNTZA
Herritarrentzako Hezkuntza Programa
Ikasturte honetan, herritarrentzako hezkuntza berriaren bitartez, gure metodologiarekin gizartearen errealitatea eta klabeen gai zehatz bi lantzeko aukera eskaintzen dugu: inmigrazioa eta genero berdintasuna.
Programako filmak
Inmigrazioaren gaia lantzeko film batek eta genero berdintasunarena jorratzeko aukera emango digun beste batek osatzen dute arlo berri honetako gure proposamena:
1. QUINCEAÑERA
Wash Westmoreland, AEB, 90 min.
2. DIARIOS DE LA CALLE
Richard Lagravenese, AEB, 2006, 113 min.
Filmei buruzko argibide gehiago Ikasturteko Filmak atalean.
Didaktika Unitateak
Programako film bakoitza IKASLE eta IRAKASLEARENTZAKO Didaktika Unitateetan biltzen diren ariketen bitartez lantzen da gelan. Programaren helburu eta ikasleen adinaren arabera landua izan den material hau oso tresna egokia da osagai dinamizatzaile bezala, eta beronen erabilera zuzenak emaitza ezinhobeak eskaintzen ditu. Web honetako ERANTSITAKO FITXATEGIAK atalean, material honen laginen bat jaso dezakezu doan (14 eta 15 Fitxategiak). Zure iritzia jaso nahi genuke, batez ere, gelan lantzera animatzen bazara.
LH: BALOREETAN OINARRITURIKO HEZKUNTZA
Baloreetan Oinarrituriko Hezkuntza
LH-ko ikasleen ezaugarriak kontutan harturik -norbere buruaren iritzi egokia izateko prestakuntza-, eta eskaintzen dizkiegun filmetatik abiatuz, garrantzi handikoa deritzogu haien nortasunaren kontzientzia hartzen eta nortasunarekin zerikusia duten galdera eta zalantzak argitzen lagunduko dieten zenbait material eskaintzeari.
Hona hemen adin hauetan egin ohi diren zenbait galdera:
-Nor naiz? -Nor izango ote naiz? -Zein aldaketa ematen ari da niregan? -Nola portatuko naiz? -Noren lagun izan nahi dut? -Zertan jolastuko dut? -Nor imitatu nahi dut?
Programako Filmak
Honako hiru film hauek dira Lehen Hezkuntzako Baloreetan oinarrituriko Programarako aukeratu direnak:
1. KUBO MAGIKOA
Angel Izquierdo, Espainia-Polonia, 2006, 80 min.
2. CRISTOBAL MOLON
Aitor Arregi, Iñigo Berasategi, Euskadi, 2006, 70 min.
3. PICCOLO ETA SAXO
Eric Gutierrez, Frantzia, 2006, 80 min.
Filmei buruzko argibide gehiago Ikasturteko Filmak atalean.
Didaktika Unitateak
Programako film bakoitza IKASLE eta IRAKASLEARENTZAKO Didaktika Unitateetan biltzen diren ariketen bitartez lantzen da gelan. Programaren helburu eta ikasleen adinaren arabera landua izan den material hau oso tresna egokia da osagai dinamizatzaile bezala, eta beronen erabilera zuzenak emaitza ezinhobeak eskaintzen ditu. Web honetako ERANTSITAKO FITXATEGIAK atalean material honen laginen bat jaso dezakezu doan (16 eta 17 Fitxategiak). Horri buruzko zure iritzia jaso nahi genuke, batez ere,gelan lantzera animatzen bazara.